
60 miloi blog aurki daitezke gaur egun sarean, halere, zenbaki hori bikoiztu egingo da hemendik eta uztaila bitartean.
Datu hauek Logroñoko Actual 2007 ekimenean plazaratu dituzte. Eskaini dituzten datuen artean honakoak ere eman dituzte, egunero 100.000 blog sortzen dira eta 1.500.000 iruzkin egiten dira blog hauetan.
Euskal Herrian ondorengoak dira bitakora bisitatuenak: google.dirson, Borjamari, Redes Soziales, eCuaderno, Por la boca muere el pez eta Ciencia de bolsillo.
Euskarazko blogei dagokienez, Sustatu, IKTeroak eta Faroa dira gehien kontsultatzen direnak.
*informazioa eitb24 web gunetik gureganaturik
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina