"Hamaika Bertute" ekimena bertsolari gazteek plaza gehiago lortzeko asmoz sortu zen. Gaur egun gehienetan Euskal Herriko Txapelketan punta-puntan ibiltzen diren bertsolariak oso ezagun egin badira ere, badira beste bertsolari batzuk saioetan gutxieneko maila bat eman dezaketela uste dutenak, baina hori erakusteko aukerak falta zaizkienak. Horregatik, honako ekimen hau sortzea otu zitzaien orain dela zenbait hilabete. Ordutik hona hainbat bilera egin ondoren, bihar izango da aurkezpena Donostiako Bilintx Megadendan, goizeko hamarretatik aurrera. Eta, ordura arte itxaron ezin dutenek jadanik ikusgai daukate ekimenaren web orria. Bertan informazio ugari eskaintzen dute, hala nola zein bertsolarik parte hartzen duten "Hamaika Bertute"n, zer eskatzen duten... Horrez gain, Sustatu-k ere badakar biharko aurkezpenaren berri, eta baita ekimenari buruzko xehetasun gehiago ere.

Beñat Gaztelumendi Arandia
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

3DI erabiltzaileak esan du...

Hala da, bai. Antton Alberdi elgoibartarra arduratu da diseinuaz. Orrialdea oraindik amaitu gabe dago, baina biharko, aurkezpen egunerako, amaituko dugu ziurrenik. Goizetik iluntzera bitartean hainbat bertso-ekimen ezberdin izango da Donostiako kaleetan zehar, eta nahi duen jende guztia dago gonbidatuta bai eguneko ekimenetara, eta baita Hamaika Bertuteko bertsolari, gaijartzaile( Maite Berriozabal, Beñat, zu zeu...zer diozue?)... izatera. Animatu!