Joseba Sarrionandiak ETAk 1998an aldarrikatu zuen su-etenaren garaian idatzitako testu bat irakurgai dago Mikel Iturriaren blogean. Berez ez litzateke albistea izango idazle honen lan bat interneten ikusgai egotea, baina honako honek badu berezitasunik. Kontua da bere garaian Euskaldunon Egunkariak kaleratu zuela idatzi hau, eta, beraz, egunkari hau itxi ondoren jada ez zegoen irakurtzeko aukerarik.
Gaur egun ere badu bere interesa, egun hauetan hainbeste buelta ematen zaizkien kontzeptu batzuei buruz hausnartzen baitu idazleak. Irakurri nahi duenak, hemen sakatzea baino ez dauka.
Gaur egun ere badu bere interesa, egun hauetan hainbeste buelta ematen zaizkien kontzeptu batzuei buruz hausnartzen baitu idazleak. Irakurri nahi duenak, hemen sakatzea baino ez dauka.
Beñat Gaztelumendi Arandia


Egizu iruzkina:
1 comments:
Testu hau irakurrita oraindik norbaiti etakide izatea kultura eta hezkuntzarik gabeko astopotro sikopata bat izatea dela otutzen bazaio, bejon dagiola!!
Euskara da euskaldunon aberria...
Argitaratu iruzkina