Iaz 1184 phising eraso antzeman ziren Espainian, 2005ean baino ia 4 aldiz gehiago. Urte horretan 293 kasu aurkitu ziren Internauta Elkartearen arabera.
Phisinga konpainia baten izenean bialtzen den korreo elektroniko masiboa da. Normalean bankuen izenean bialtzen dira eta bezeroari bere datuak eta kodeak eskatzen zaizkio gaurkotasunak egiteko, datu basea berrizteko edo konekzioa ez mozteko, beste aitzakia batzuen artean.
2006an antzeman ziren phising kasuetatik, 705 finantza entitateei zegozkien eta Banesto izan zan instituzio erasotuena, 144eraso baino gehiagorekin. Lan eskaintza faltsuari zegokionez, 344 kasu aurkitu ziren, eta 135 web gune tranpak ( ebay, paypal edo movilerako deskargak egiteko web guneak).
Internauta elkartearen arabera, Espainian lehen phising kasuak 2004ean agertu zirenetik 2006ra, plaga ia geldiezina bihurtu da. Elkarteak dio iaz fraude teknika honek oso arin eboluzionatu zuela eta bere hobetu zituela.
2006an, Internauta Elkartearen informatika segurtasunaren batzordeak 70000 denuntzia eta abisu baino gehiago izan zituen.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: