Bushen inguruan egindako parodiak ehunka dira eta interneten kopuru handi bat aurkitu dezakegu. Azken urteetako egoera jasanezinak, horrelako protestak egitera bultzatu gaitu. Sarritan Iraken inguruko berriak bilatzen ditut interneten, telebista eta hainbat egunkari betetzen ez didaten hutsunea betetzeko. Azken hilabetetan irakeko egoera asko larritu dit, konfliktoa bukatu baino areagotzen ari delako.
Saddam Husseinen heriotz zigorra aurrera eraman da dagoeneko. Bushek bere irudia garbitu nahian dabilela sumatzen dut. Baina irudi hori denbora asko darama zikinduta, gorriz zikinduta,odol gehiegi eralgi delako konflikto honetan. Bideo-klip honek hori islatu nahi du. Abestia The Hives taldearena da. Ingelesez dago eta Walk Idiot Walk du izena. Kantaren erdarazko itzulpena webgune batean aurkitu dut. Baina kanta honetan abestia baino, irudia ikusgarriagoa dela uste dut. Kantaren eta irudiaren artean sortutako interakzioa kristona delako.
Nerea Ganzarain


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina