Gezurra dirudien arren, Estatu Batuetan Gallup-ek aurrera eramandako ikerketa baten arabera Sandra Bullock eta Angelina Jolie aktoresen artean Bullock-ek erakargarritasun handiagoa du ikusleen artean. Gauzak horrela Tom Hanks pantaila handiaren errege proklamatu dute, izan ere inkestatutakoen %44a joango litzateke aktoreak protagonizatutako filme bat ikustera. Jarraian Robert De Niro (%33), Julia Roberts (%29), Will Smith eta Sandra Bullock (biak %27) eta Mel Gibson (%26). Inkestaren arabera ikuslegoa gehien urrunarazten duen aktorea Tom Cruise da, inkestatuen %34ak sahiestuko luke bere filme bat ikustea.
Informazioa Fotogramas aldizkaritik eskuratua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina