
Bizitzaren pelikula omen da pelikuletan ederrena. Egongo da ados dagoenik, egongo da, zinemagintza errealitatea baino maiteagoa duenik. Biak, bai errealitatea eta baita zinemagintza ere gustuko dituztenentzat, benetan baliagarriak izango dira enpresa israeldar batek kaleratu berri dituen betaurrekoak. Betaurrekoon kristalak, zine pantaila bilaka daitezke eta hauen bitartez filmeak edo telebista ikusi. Gainera, betaurrekodunak baino ez daki noiz ari den pantailetara begira, eta noiz aurrean daukanari begira, kanpotik ez baita igartzen. Horrez gain, mp3ekin, mugikorrekin...konektatzeko balio dute, eta baita posta elektronikoa begiratzeko ere. Hamaika ikusteko jaio ginen!
Informazio gehiago lafecha.neten, eta argazkia ere, orrialde berari esker eskuratua.


Egizu iruzkina:
2 comments:
Ideia interesgarria iruditzen zait, baina dudetan nago ea noraino izango ote diren erosoak filme bat ikusteko betaurreko horiek.
Sartu apunteak bideoan eta egin zaitez miope hemendik bi astetara, ikusiko duzu, Mireia, erosoak diren ala ez!
Argitaratu iruzkina