The Gladiators

Anthony B

Pasa den azaroaren 21ean, Bilbon, lehen reggae festibala ospatu zen. 1st autumn roots festibal izenburupean "Santana 27" salan kontzertu izugarria ikusi ahal izan genuen.
Jamaikako bi talde ospetsu ziren kartelean nagusi, The Gladiators eta Anthony B. Hau osatzeko, Euskal Herriko Deckopter selekta eta Bartzelonatik etorritako Benn Jammin izan genituen.
Reggae festibal hau, gaueko zortzi eta erdietan hasi zen eta goizeko ordu txikietaraino iraun zuen. Giro polita zegoen eta kontzertuak intentsitate berbera izan zuen momentu orotan.
Deckopter Selektarekin hasi zen reggae festibal hau eta sarrera ezin hobea egin zuten.
The Gladiators-ek taldeko sortzailearekin hasi zuen bere emanaldia eta bere semearekin kantatu ondoren agurtu eta gaur egun the gladiators-en abeslariarekin utzi gintuen. Ondoren Anthony B-k, bere handitasuna erakutsi zigun eszenatokian, kontzertu ikaragarri batekin.
Benn Jammin, Nyahdingi Sound System-ekin etorri zen eta elkarrekin, lehena abesten eta bigarrena musika nahasten, reggae melodia ezagunenak gogorarazi zizkigun.
Azkenik, mikrofono ireki saioaz gozatu ahal izan genuen.
Espero dugu, datorren urtean berriz honelako jaialdi batekin gozatu ahal izatea.

Amaia Rascon

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: