
11 denboraldi eta hamar urte igaro ostean abenduaren 22an amaitu zen ETB1eko Ikusgela saioa. Gazteen intereseko gai ugari landu izan ditu urte guzti hauetan zehar. Orain, Ikusgela saioaren lekua Sut & Blai programa berriak hartuko du, abenduak 22an, hain zuzen ere. Lan taldea Ikusgela saioko berbera izanen da; Iñigo Lopez de Alda, Naroa Iturri eta Aizpea Barros. Saio berriak aldaketa batzuk jasango ditu. Publiko berarentzat zuzendua egongo da, baina saio berria eguneroko eskeiniko dute, egunean aurkezle batek aurkeztuko duelarik. Astelehenetik ostegunera izango da arratsaldeko 18:55ean eta hamar minutuko iraupena izango du. Eta ostiraletan, asteko laburpena egingo dute 14:50ean.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina