Internautas TV internauta asoziazioaren azpian sortu den sarrera publikoko telebista da. Lehenengo etapan, Internautas Televisionek astelehenetik ostiralera, bost-hamar minutuko informatzaile bat igorriko du. Honek, internet erabiltzaileentzako intereseko informazioa eskainiko du: segurtasuna sarean, prezio, interneten sartzeko eskaintzak, zerbitzuen kalitatea, zibereskubideak, agenda...
Bideoak www.internautas.tv webgunetik deskargatu daitezke, MPEG formatuan, Windows Media Video, Ipod, Psp eta movil bidez. Emisioen lizentzia Creative Commons da eta musika Copyleft da, SGAEtik librea.
Internautas TV, telebista eta irratiko profesionalen talde batek sartu du sarean. Hauen helburua, internet erabiltzeko erraza izatea da, eskuragarria, unibertsala eta kalitatezkoa, eta erabiltzailea medio berri honen protagonista izatea.
Argazkia www.Internautas.tv webguneari esker gureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: