Gaur Galiziako egunkari liderrak, 125 urte betetzen ditu.Egunero 120 000 ale kaleratzen ditu egunkari honek; ondorioz, enpresak argi utzi duenaren arabera, 668000pertsonek irakurri izaten dute egunkari hau.
1882ko urtarrilaren 4an ireki zituen bere ateak egunkari honek. Data hau ospatzeko urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dira. Guzti horiei hasiera emango diena, gaur ospatuko den ekitaldia izango da. A Coruñan, Santiago Rey Fernandez-Latorreren omenez kale bat inaguratuko dute. Fernandez-Latorre, egunkariaren editore eta Voz korporasioko lehendakaria dugu; egunkariaren sortzailearen iloba hain zuzen ere.
Egunkariaren hazkundeak, Santiago Rey-fundazioan ikaragarri lagundu izan du. 1997.urtean sortu zen herri ekimen baten ondorioz.Honen helburu nagusiena, komunikabideek herri kultura eta hizkuntza sustatzea zen hein handi batean.
La voz de Galicia ez da Voz korporasioan sartuta dagoen bakarra.Bertan Diario de Leon,Radio Voz(Galiziako probintzietan emititzen duena) eta nola ez Voz produktora, sektoreko garrantzitsuenetariko bat.

argazkia 20 minutosetik guregnatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: