Gidoiaren inguruan hainbat arazo egon ostean, badirudi dena martxan dagoela eta ekainean hasiko dira Steven Spielberg, Harrison Ford eta George Lucas filmearen errodaiarekin. "George, Harrison eta ni oso emozionaturik gaude. Pena merezi izan du itxaroteak gidoi honetara heldu arte" adierazi du Steven Spielberg-ek. Behin betiko gidoia David Koepp idazleak egin du (Jurassic Park, The War of the worlds-en bertsio berria...). Aktoreei buruz oraindik ez dago informaziorik (Harrison Ford-en figura salbu). Badirudi Sean Connery berriro ere agertu daitekeela eta zurrumurruak diotenez, Natalie Portman eta Karen Allen aktoresa-zerrendarako aukerak izan daitezke.

Argazkian: George Lucas (zutik), Steven Spielberg eta Harrison Ford.
Argazkia imdb webguneari esker geureganatua.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: