Gure testuak aberasteko erraminta onak dira atsotitzak. Pena da kaletar eskolatuok hobeto menperatzea gaztelerazko errefrauak, gure hizkuntzak baduen errekurtso hau alde batera utziz.

Hala ere interneten gune aproposak dauzkagu esaera zaharrak aurkitzeko. Gaur Gari Araolazari esker izan dut Gotzon Garateren gunearen berri.

Euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta latinezko esaeren itzulpenak eskeintzen dizkigu gune honek. Probatu dut, eta ondo. Adibidez, "Más vale pájaro en mano que ciento volando" euskaratzeko, Refranes-en sartu eta "Consulta" botoian klikatu ondoren, lauki batean "pájaro" eta beste batean "mano" jarri dut, eta hara, 30 erantzun inguru.

Oharrak:
1- Garrantzitsua da ortografia errurik gabe egitea bilaketa. "
pajaro" tilde gabe idazten baduzue, ez dizue erantzunik emango.
2- Irudia Ametzagaiña taldearen webguneari esker geureganatua.

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: