Time aldizkariak beraien araberako urteko asmakizun onenak direnak hautetsi ditu. Lehenengo postuan fenomeno iraultzaile bat den Youtube sitea jarri du. Atzetik, jarraiki, Nintendoren Wii kontsola, 4 litrorekin 5.000 km zeharkatu ditzakeen kotxe bat eta alergiarik sortzen ez duten katuak aukeratu ditu.

4 litro erregairekin 5000km egin ditzaken autoa

Zalantzarik gabe Youtube Interneteko fenomeno garrantzitsuenetako baten bihurtu da. Hori frogatzen du behintzat 2005eko otsailetik lortu dituen erabiltzaile kopuruak. Une hontan 100 milioi filme dira Youtubek bilduta dituenak eta 70.000 gehiago biltzen ditu egunero.

YouTube Steve Chen, Chard Hurley eta Jawed Karimen irudimenetik jaio zen. Gutxi ziren Googlek Youtube bereganatu baino lehen, pertsonai hauei buruz zerbait zekitenak, baina benetan garrantzitsua dena sortu duten fenomenoa da.

Informazioa sarean trukatzea eta argazkiak igotzea erreza zanean, ez zegoen aukerarik bideoak Internetera igotzeko eta hori Youtubek posible egin duelako, nire ustez merezia du Timesen asmakuntzen lehenengo postuan egotea.


*Oharra: Argazkia Time aldizkariaren webgunetik hartua izan da.
Inbentu hoberenen argazkiak ikusi nahi badituzu sar zaitez galeria honetara.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Gorka Jakobe Palazio erabiltzaileak esan du...

Oso bitxia eta interesgarria albistea, Ibon. Goraintziak