
2006ko Urriak 24tik indarrean da Eusko Jaurlaritzak prestatu duen dekretu berria, non, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebisten zerbitzua arautzen den. Azken urteotan asko berrikusi behar izan da 1995.urteko abenduan Lurreko uhinen bidezko tokiko telebistak lehen aldiz arautu zituen lege erregimena. Zergatik? telebista seinalea hedatzeko orduan teknologia digitala ezarri izanak aukera berriak eskaini dizkiolako hedabideei.
Hedapen zerbitzu hau arautzen duten oinarrizko irizpideak 4 1/1995 Legean daude jasoak, nahiz eta digitalizazioa dela eta aldaketak jaso dituen.
Lurreko uhinen bidezko telebista, zerbitzu publikotzat hartzen da bada ere, administrazioaren baimena beharko da zerbitzua eskaintzeko.
Goian aipaturiko dekretuak 4 helburu ditu;
- Hedabideen eskaintza zabaltzea eta horrela, iritzi publiko, autonomo eta heldua prestazen jardutea.
- Hartzaileengandik gertu egongo den zerbitzua bermatzea, betiere gizarte eta lurraldearen ikuspegitik.
- Aniztasunari ateak zabaltzea.
- Eskaintza elebiduna landu nahi da, euskarak ere aukera izan dezan.
Hauek dira dekretu honen helburu garrantzitsuenak. Gero ikusi beharko da gauzatzen diren ala ez, baina hor daude.
Kontestu honetan ezin da ahaztu, Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista arautzean, eta teknologia berriarekin estatuko eta autonomia mailako telebistetan ondorioak nabarmenak izango direla. Baina ikusi egin behar!
Lurreko uhinen bidezko tokiko telebisten inguruan 2006ko urriaren 3an egindako bilkuran, Kultura Sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzordeak aztertu eta onartutakoa ikusi nahi ezkero sakatu.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina