SIMO azokaren edizio berria martxan da

Toshibak A8 portatila aurkeztu du

Madrilgo alkate Alberto Ruiz-Gallardónek SIMO azokaren 46. edizioa inauguratu du(Iera Agotek aurreratu zigun informazioa) gertaldirako aukeratu diren 31 enpresetako bati teknologia berrien garapenaren alde eginiko ekarpenengandik aurtengo Vivero saria emanaz.

Gerturatutako enpresek etxe digitalaren aldeko apostua egin dute eta besteak beste, pantaila planuak, marku digitalak, soinu sitemak eta home cinemadun
ordenagailuak jarri dituzte jendaurrean.

Azokara joan direnak Microsoften
Windows Vista sitemaren eta Office 2007 programaren espainiako estreinu ofizialaren lekuko izan dira.

Harrigarriena jendeak Lurreko telebista digitalaren aurrean erakutsi duen interesa izan da antolatzaileen arabera. Egitasmoa planifikatu dutenek esan dutenez, dagoeneko 1.700.000 telebista planu izan dira espainian erosiak izan direnak, baina onartzen dutenez "askok ez dituzte erosiko telebista digitala benetan agertu arte".

*Oharra: Berria informazio orrialde askotatik jasotakoagaz eraberritu dut(besteak beste El Correoren Webgunea eta Efe agentziaren sitea erabili ditut). Argazkia B. SALVATIERRAK atera du 20 minutosentzat.

Informazio gehiagorako bisitatu IFEMAk SIMOri buruz irekitako webgunea.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: