Egunerokotasun pisutsu honetan esker onez hartzen dira parentesiak. Ederra da besteen uste, sentimendu, gogoetaz jabetu eta gureak plazaratzea gizartearen juzkuetatik salbu gauden txoko batean.
Metropolitan hiru lagunek duela urte bete sortu genuen "proiektua" da, teknologia berriak eta batez ere blogen boom hau aprobetxatuz, gure idatzi sasi-literarioak sarean zintzilikatu eta jendeari helarazteko asmo apalarekin. Horretan jardun dugu eta horretan jarraituko dugu, mundu honen bestaldeko istorioak maite ditugulako, musika maite dugulako, fantasiak maite ditugulako, errealitatearen baimenarekin. Liburu irekia da Metropolitan, edonork idatzi dezake hurrengo orria.
Gonbita luzatu dugu guk. Zuek duzue hitza orain.
Irudia www.google.com bilatzailetik neureganatua.
Gartxot Unsain Letona
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: