EIKEN clusterraren barruan sartzen dira Euskal Autonomi Erkidegoan dauden enpresak, ikusentzunezkoen alorrekoak direnak. Azaroaren 14an, Bilbon, bilera egin du EIKENek eta hitzaldiak antolatzeko aprobetxatu du kalitateaz berba egiteko. Bertan egon dira Iñaki Suárez SPRIko arduraduna, Anton Reixa Galiziako ikusentzunezkoen clusterreko zuzendaria, Ricardo González euskal clusterreko presidentea, José Félix Gonzalo Euskaltel enpresako antolamendu eta kalitate zuzendaria, Gorka Marcos eta beste. Hitzaldietan kalitatea eta bikaintasuna aipatu ziren erronkak bezala ikusentzunezkoen sektorea bultzatzeko. Hona hemen Bilboko Hesperia hotelean egindako argazkiak (klik eginez gero tamaina handian ikus daitezke):






Egizu iruzkina:
1 comments:
Egun on Gorka:
Mila esker jardunaldiaren berri emateagatik eta zabaltzeagatik.
Bestalde, komentatu nahi nizun, EIKENeko presidentea, Euskadiko Ikus- entzunezkoen klusterreko presidentea alegia, Ricardo González dela, zuzentzerik badago.
Mila esker
Argitaratu iruzkina