You tube sortu zela bi urte besterik ez dira igaro eta iada interneteko fenomeno harrigarriena dugu, bideoak jeitsi zein ikusteko aukera anitza eskeintzen digu. Bertan 100 milioi clip daude eskuragarri eta egunero 60000 bideo gehitzen dira; albiste, filme eta musika bideo berriekin. You tube hilabetean 20 milio pertsonek bisitatzen dute.
You tube-n sortzaileak Chad Hurley, Steve Chen eta Jaived Karim izan ziren. Izugarrizko hazkundea izan du, honekin batera eskaerak ere gora egin dute. Aztertzaile batzuen arabera, beraien programaren balorea mila milioi dolar baino gehiagotan kokatzen zuten. Eta ondoren, Googlek erosi zuen 1500 milioi dolarren truke.
Programa honek, internetetik bideoak, filmeak dohainik igotzea ahalbidetzen du. Honen barne, "Broadcast Yourself" bezela ezagutuak direnak dira deigarrienak. Hauek dira gehien jeisten direnak, berauetan aurreko eguneko tb saioa edota aterako den film baten aurrerapenak. Adb; El Señor de los Anillos, Corazon Salvaje...
Honetaz gain, beste aukera interesgarri bat ere eskeintzen digu, zera kazetaritza ekitaldi garrantzitsuen emanaldiak aurkezten dizkigu eta horrela, erantzun publiko zabalago eta komentatu bat sortzen da.
Ikusi dugun bezala aukera asko ematen dituen programa dugu. Eta aukerak zabaltzen jarraitzeko asmoa du. Hurrengo hilabeteetan bideoklip-en atala igo nahi du, eta dohainik elkarbanatzeko aukera zabaldu nahi du, horrela mundu mailako bideoteka bat lortuz.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: