
Kate berri honen finantzazioa, Venezuelako presidentearen eskutik dator. Bertako Gobernuak plazaratu zuenez,honen helburu nagusiena atzerriko kateei konpetentzia egitea da. Egia izan ardura nagusiena, momentu honetan EEBB-tan dauka jarrita Chavezek. Bere ustez, ipar ameriketako hainbat kateek hego amerika baztertuta uzten dute.
Programazioarekin aurrera egin ahal izateko, BBC-arekin kontratua sinatu du Venezuelako presidenteak. Eduki guztiak konpartituko dituztela akordatu dute bi enpresek.
Espainian, momentuz lau katek soilik dute Telesur kanala emititzeko aukera; baina denboraren poderioz hori aldatu egingo da. Izan ere, Espainiako gobernua, Venezuelarekin harremanetan jarri da beharrezko lizentzia guztiak lortu ahal izateko. Laster ikusle askok, kanal hau ikusteko aukera izango dugu. Hala bedi!
argazkia 20minutos.es orritik gureganatua.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina