
Erosi erostearren egiten dugun gizartean bizi gara. Kontsumismoak zuzentzen gaitu. Hain da ikaragarria zabalkuntza hau, non askok ez dakigun kontsumismoaren zein arotan aurkitzen garen.
Aspaldian beharrezko edo oiko egin den tresna GPSa da. Teknologi enpresa garrantzitsu gehienak sartuko dira konputagailu hauen monopolioa lortzeko lehian, hala nola, Philips eta Sony.
Borroka horretan garaile irteteko bere hortzak zorroztu dituen lehenetarikoa Nokia telefono konpainia izan da. Enpresa honek, Nokia 330 Auto Navigation GPSa aurkeztu du. Nokiak azpimarratzen duen nolakotasunik nabariena, beste edozeinek baino hobeto garantizatu lezakeela bidaian zehar sateliteen bidezko babesa da. Bestelakoan, ez da gainontzeko lehiakideengandik oso desberdina.
3,5 hazbeteko pantaila ukikorra eta pelikulak, abestiak eta irudiak erreproduzitzeko aukerarekin, bere egitura gainontzeko GPSen parekoa da. Hori bai, urte amaierara aterako den Nokia 330ak 2GBko memoria edukiko du.
Aparailu honen prezioa 360 € izango da.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina