Badirudi Jack destripatzailearen legendak ez duela amaierarik, badirudi ezer berririk ikertzeko eduki ez eta Scotland Yard-ek duen teknologia berriena orain dela bi mende izandako gertakariak aztertzeko erabiltzen duela.
The Independent egunkariko artikulu honetan irakurritakoaren arabera, polizia britainiarrak, 1888. urteko udazkenean Londreseko kaleetatik beldurra zabaldu zuen hiltzailearearen aurkitu duela uste dute.
Gainera, bost emegaldu mutilatu zituen erailea ikusi zuten hamahiru lekukoeen testigantzei esker, Scotland Yardeko polizi burua izan zen John Grievek Jack-en lehenengo erretratu errebota egin ahal izan du.
Argazkian ikusi daitekeenez aurpegi hezurtsuko destripadorearen buruko hilea eta bigotekoa beltza zen eta bekain lodiak zeuzkan. Antza denez erailtzen hasi zenean hogeitabost edo hogeitamabost urte zeuzkan eta seguraski poliziak itaundu egin zuen baina itxura ona zuenez errudugabetzat hartu zuten.
Grieveren arabera, Jackek bere buruaz beste egin zuen edota, bere iritziz, gartzelan amaitu zuen delitu txiki batengandik bere kriminak aitortu gabe.



Egizu iruzkina:
3 comments:
Gaur eguneko ikuspuntutik oso zaila da ezer fidagarririk jakitea Jack Destripatzailearen inguruan. Froga asko galdu egin dira eta gainera, esaten denez, 1888ko udazkenean, Scotland Yard-ek hainbat gutun jaso zituen Jack-en izenean, gehienak (ala guztiak) faltsuak ziur aski. Duela urte batzuk Patricia Cornwell idazleak idatzi zuen "Retrato de un asesino: Jack el Destripador, caso cerrado" liburuan, hiltzailea Walter Richard Sickert margolaria izan zela adierazi zuen. Lortuko al dugu noizbait egia jakitea?
Nik, nahiz eta artikulua idatzi, ez dot pentsaten sinesgarritasunik daukon argazki "errobot" honek. Gogoratzen dozue ondala urte batzuk BBCk Kristori buruzko lehenengo irudi errealistia atara ebanekua? (sartu http://www.people.freenet.de/fleisch/jesus-bbc.jpg orrialdera ikusi nahi badozue), historixen errepresentaziñoia besterik ez da, da, da hitzak aldaketak badaukez ( Oingo Biblixa esateko ezta lehenengo denporetakua)itxuren figuraziñoiak a saber...
Lehin ez bazan jakin nor ixan zan hiltzailia oin gitxio ta...polizixa perfil aldrebesen atzetik ibili bazan zer??
Egia esan, hobe lukete duten teknologia guzti hori oraingo hiltzaileengan erabiltzea eta ez jada hilda dagoen tipo batengan. Teknologia berriek ematen dituzten aukerak ikaragarriak direla ukatzea ezinezkoa da, baina orain teknologia berri horien erabilpena zein den aztertu beharko litzateke. Aintzinakoak berpiztu beharrean, orainaldikoak salbatuz.
Argitaratu iruzkina