Hewlett-Packard enpresak jakinarazi duenez bere mozkinak laukoiztu egin dira azken hiruhilabetean iazko urteari dagokionez. Igoera salmenta hazkunde eta enpresa informatikoaren inprimagailuen hobekuntza nabariak direla eta gauzatu da. Bestalde, emaitzetan langileriaren iazko murrizketek eragina izan dute.
HP-ren mozkinak 1.700 miloi dolarretakoak izan dira, iragan urteko denboraldian 416 miloi dolarretakoak izan ziren bitartean. Aipatzekoa da azken hilabeteotan enpresak izandako gorabeherak, espioitza eta eskandalu finantzialak ugariak izan baitira. Horrek, eragina izan du Patricia Dunn zuzendariaren kaleratzearekin.
Informazioa Reuters agentziari esker eskuratua
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: