
VHS eta Beta irakurgailuei gertatu zitzaien antzera, DVDak ere egunak zenbatuak ditu jada. HD DVD eta Blu-Ray teknologiek hasi dute merkatuan beraien bidea.
Azken aldiko teknologiek zerbitzu bat baino gehiago betetzeko ahalmena daukatela argi geratu da. Horren eredu dira azken belaunaldiko kontsolak. Jolasteaz aparte, beste hainbat zereginetarako erabil genitzake, hala nola, musika entzun, pelikulak ikusi, interneten nabigatu... Erabilera aniztasun hau dela eta, duela hamarkada bat VHS eta Beta sistemari gertatu zitzaien bezala, DVDa ere historiara pasatzeko arriskuan dago. Microsoften Xbox 360 kontsolak HD DVD eredua hautatu du filmak irakurtzeko eta Blu-Ray eredua aldiz Sonyk etxeak, DVDaren kalterako.
Sonyren produktua eguberrietarako Euskal Herriko merkatuan salgai egongo da. Baina norbaitek ezin balu ordura arte itxaron, honezkero Blu-Ray erreproduzitazile mota gure dendetan aurki dezakegu Matsushita etxeak salmentan jarri duen produktua. Toshibak ere aurrea hartu dio, baina honek aldiz, HD DVD formatua erabili du.
DVDa bere momenturik gorenean dagoela esan genezake. Baina aurkikuntza berriek, laser gorriaren ordezko laser urdina eskaintzen digute, zeinek bost aldiz informazio gehiago lortu al duen.
Printzipioz, HD DVDak zein Blu-Ray formatuek aurrera egingo dute, nahiz eta gero, gauza ziurra den Betarekin gertatu zen antzera, erosleek bietako baten aldeko hautua egingo dutena. Badaezpada ere, Paramount eta Warner bi irakurgailuentzako hasi dira filmak sortzen.
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina