
Gorrentzako telefono berria
Suedian sortu dute eta gorrei telefono solasaldiak eukitzeko aukera ematen du. Synface deituriko programa hau ordenagailuan instalatu behar da, telefonoa ordenagailura konektatu eta dei bat jasotzean ordenagailuan aurpegi bat azaltzen da. Aurpegi honek solaskidearen hitzak erreproduzitzen ditu ezpainekin eta gorrak ezpainak irakurriz jasotzen du mezua.
Lehen bazeuden beste teknika batzuk gorrak telefonoz hitz egin ahal izateko baina ez ziren hain eraginkorrak. Adibide bat bideofonoa da. Bideokonferentzia batean datza baina honek solaskide biak aparatua edukitzea suposatzen du, gainera konexioa azkarra izan behar da, bestela solaskidearen irudia ez da garbia izango eta irudia eta soinua ez dira denbora berberan erreproduzituko.
Suediako konpainia batek asmatutako sismeta berri honi esker soinuak eta irudiak ia batera entzun eta ikusten dira , soinuarekiko 200 milisegundoko atzerapenarekin mugitzen ditu aurpegiak ezpainak. Programa hau soinuak ezagutzen ditu eta ez du itxaroten hitz osoa esan arte ezpainak mugitzeko. Edozein hizkuntzatan erabili ahal dela diote ikertzaileek, baina hizkuntza bakoitzari moldatzeko aldaketa txiki batzuk egin behar dira zeren hizkuntza bakoitzean soinuak ezberdinak dira.
Lehenengo probak Britaina Handian egin dituzte eta parte hartu zutenen gehiengoa oso erabilgarria dela esan dute. Hurrengo hilabeteetan europan zehar probatuko dute.
Programa lagungarri hau erabili ahal izateko ordenagailu bat behar da baina telefono mugikorretan eta PDAtan txertatzeko asmoak dituzte ikertzaileek
Informazio gehiago Zientzia.net-en
Argazkia Zientzia.net webgunetik gureganatua
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina