Azken hamarkadan euskal online komunitateak izan duen hazkuntza beste fenomeno batzuekin konparatzea ez da erraza. Duela urte gutxi interneten euskaraz zegoen guztia irakurri genezakeen, eta orain... zenbat denbora beharko genuke egun bakar batean euskaraz idazten den guztia irakurtzeko?
Blogintzak badu plaga honetan zerikusi zuzena. Historiari erreparu egingo badiogu, 1998an hasi zen jardunean Eibartarrak Zerrenda, zeinetatik 1999an Eibar.ORG elkartea sortu zen, azken honek 2001ean blog komunitatea sortuz, lehen euskal blog komunitatea, alegia. Laster jarri zuen Goiena Komunikazio Zerbitzuak bere blog komunitatea abian. Bi blog komunitate hauen kudeaketan aritzen diren enpresak, Goiena eta CodeSyntax-ek, Sustatu atariaz arduratzen dira, profesional euskaldunentzako informazioa garatzea helburu duen web bat.
Politikan ere ezinbesteko erraminta bilakatu da bloga, eta bloga ez bada, blogaren ezaugarri batzuk bai, gutxienez. Feeda izatea ezinbestekoa deritzot eta jendearen partaidetzari ere gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio. Hainbat politikarik argi ikusi dute bidea eta hau esanguratsua dela uste dut. Ezagunak dira Ibarretxe eta Iñaki Anasagastiren kasuak. Esanguratsua, baita ere, Amatiñoren apustua euskal blogosfera jaiotzen ari zela.
Baina bloga ez da goi karguentzat soilik sortutako tresna, eta hori da interesgarriena. Politikaren hariari eutsirik, udalerrietan ere gero eta blog gehiago daude alderdien esku, Mutrikuko Gazte Abertzaleak adibidez: partidu txiki baten herri txiki bateko gazte elkarteak, bere bloga. Hauteskundeetara begira ere, blogak hurbiltasuna bermatzen du hautagaiaren eta beste herritarren artean, eta hori gero eta politikari gehiagok badakite; Getxorako EAJren hautagaia den Imanol Landak, adibidez, blog txukuna dauka. Egia esan, euskal udalerri bateko alkatetzara aurkezten direnen artean ezagutzen dudan txukunena.
Elkarte bakoitzak blog bat behar du, edo blog itxuradun weba, behintzat. Nik fanfarrea batean parte hartzen dut eta aspaldi hartu genuen erabakia: bloga. Neuk ere urtebete daramat nire bitakoran idazten. Eibar.ORG elkarteak blog komunitatea sortu zuenetik euskal blogosferaren hazkuntza izugarria izan da eta komunikazioan beste etapa baten hasiera markatzen duela ez dago zalantzarik. Pixkanaka hizkuntza propioa sortzen ari da.
Hasieran idatzizko prentsaren kopia zena, orain multimediatikoa da, baina bidea eraikitzen ari da. Trena iritsiko da geralekura, eta bertatik hasiko du bidai berria, baina eserleku ona nahi duenak badaki ezin duela hainbeste itxaron, trenera igotzeko aukera sekula ez delako hain laua izan: edonork plazara dezake bere ahotsa mundu zabalera.

Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina