Udako Euskal Unibertsitateak Unibertsitatea.net ataria aurkeztu berri du azaroaren 30ean Donostiako Zientziaren KutxaGuneko planetariumean. Proiektua komunitate unbertsitario euskaldunarentzat erreferentziala izango den gunea sortzeko egin da. Bertan, ikasle, irakasle, ikertzaile guraso eta abarrentzat hainbat zerbitzu izango dira: orientzazioa, albisteak, eztabaidak, blogak, bilatzailea, azoka... Hauek guztiak, atal edo txoko ezberdinetan egongo dira banatuak.
Web gunearen garapenerako Zope web aplikazioen zerbitzari indartsu eta librea eta Plone atarien garapenerako sistema librea erabili dituzte Code&Syntax enpresaren eskutik.
Web gunearen garapenerako Zope web aplikazioen zerbitzari indartsu eta librea eta Plone atarien garapenerako sistema librea erabili dituzte Code&Syntax enpresaren eskutik.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina