Espainiako Ligako lehen mailako partiden eskubideak galtzearen ondorioz EITBk 1,4 milioi euro irabazteari utziko dio. Andoni Ortuzar, EITBko zuzendariak, legebiltzarreko batzordean adierazi zuen moduan "hala ere, horrek aukera eman digu programazioa aldatzeko". PPko ordezkari Carlos Urquijoren galderei erantzun behar izan die Ortuzarrek, larunbateko partidak ETBtik La Sextara joatean izandako eraginen inguruan.
FORTAKek ez zuela lortu eskubideak izateko helburua adierazi du EITBko zuzendariak. FORTAk 105 milioi eskaini eta gero (aurreko denboraldian baino % 15 gehiago). Bien bitartean, EITBk 2005/2006 denboraldian bost milioi euro ordaindu zituen Espainiako Ligako Txapelketa larunbat gauetan emititzeagatik.
Reala, Osasuna eta Athelticen partidak erosteko aukera alde batera utzi du ETBk, alde batetik, produktuaren kalitatea ona izango ez zelako eta bestetik, La Sexta gaztelaniazko katearekin konpetitu beharra izanen zuelako. Honela, Ortuzarrek zera adierazi zuen, kate pribatu berriak telebistan agertzeak telebista publikoetan eragin zuzena duela, eta adierazpen honekin amaitu zuen; "etorkizuna oso lehiakorra eta oso zaila datorkigu".

Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina