Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak datorren abenduaren 6an irekitzen ditu ateak. Bertan hainbat liburu eta disko salgai egongo dira eta horien artean Karidadeko Bentaren "San Quirico" (Gaztelupeko Hotsak) disko berria izango dugu. Bere lehenbiziko emanaldia ostegunean emango dute, Durangoko azokan bertan, Plateruena kafe antzokian.
Orainarte sortutako beste hiru diskak bertso eta koplak izan ditu oinarri, Jon Maia bertsolariaren inguruan sortutako taldeak. Talde honen musika, bere ez ohikotasunagatik bereizten da. Ez ohikotasun hori bere iturri musikaletan ikus dezakegu; flamenkoa, Marokoko eta Iraneko doinuak edo cha-cha-cha.

Talde honi buruz gehiago jakin nahi izan ezkero, bisitatu www.karidadeko.com

oharra: argazkia www.hotsak.com web guneari esker bereganatua
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: