"The Elder Scrolls IV: Oblivion", fantasiazko joko bat, Spike TV bideojokoen sarien irabazlea suertatu zen bost sari lortzean, horien artean "Urteko jokorik honena", Los Angelesen ospatu zen zeremonian. "Gears of War", estralurtarren aurka tiro egin behar den jokoak lau sari lortu zituen, horien artean "Urteko estudioa", Epic Games-entzat. Nintendo Wii-ak arrakasta handia izan zuen, eta "Aurrerapen teknologiko handia" saria eskuratu zuen. Hemen duzue sarituen zerrendaren zati bat:

Urteko Jokoa: "The Elder Scrolls IV: Oblivion" (Take-Two Interactive Software / Bethesda Softworks)

Urteko estudioa: "Gears of War" (Epic Games)

Pertsona errealen aktuazio hoberena- gizonezkoa: Patrick Stewart, "The Elder Scrolls IV: Oblivion"

Pertsona errealen aktuazio hoberena - emakumezkoa: Vida Guerra, "Scarface: The World is Yours" (Vivendi/Radical Entertainment)

Menpekotasun gehien sortzen duena: "The Elder Scrolls IV: Oblivion"

Kritikaren saria: "The Legend of Zelda: Twilight Princess" (Nintendo)

Grafiko honenak: "Gears of War" (Microsoft /Epic Games)

Aurrerapen teknologiko handia: Nintendo Wii

Argazkia galbadiax.com-etik geureganatua.

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: