Fox, CBS eta NBCk, ikusentzuneko munduko enpresa indartsuenetarikoak, web bidezko bideo distribuzioaren negozioan sartzeko prest daude. Baina konglomeratu mediatikoak arerio gogorra du aurrean, orain dela gutxi Googlek 1.650 milioi dolarrengatik bereganatu zuen bideo webgune famatuena, YouTube. Horrela, komunikazioaren eta entretenimenduaren lau potentzia hauek zerotik hasi eta webgune honi aurre egingo dion beste bat sortzeko prest daude. Akordioa oraindik urrun badago ere, lau konpainien helburua beren telebista kateetatik ailegatutako bideoen Interneteko banatzaile nagusia bilakatzea da. Publizitatea Interneten jasaten ari den hazkundeaz baliatu nahi dute, eta beraien aurreikuspenen artean beren edukientzako berezia izango den multimedia-erreproduzitzaile bat ere agertzen da.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: