Europako merkatura atzo iritsi bazen ere, gaur Espainaira ailegatu da Nintendoren hirugarren generazioko Wii kontsola. Estatu Batuetan sekulako arrakasta izan ondoren (azaroaren 19an jarri zen salgai eta 600.000 unitate saldu ziren zortzi egunetan) sartuko da Europan. Japonian 454.000 kontsola saldu ziren erosi ahal zen lehenengo eguneko hiru ordutan. Espainiara gaur iritsira, 249 euroko salmenta prezioarekin eta arrakasta bermatuarekin. Kontsola berriaren helburu nagusia bideojokoen jarraitzaile kopurua haztea da. Baina, eskariari aurre egin ahal ez izatea da aurreikusi daitekeen arazo nagusia, Nintendo DS-arekin gertatu bezala. Nintendok lau milioi kontsola prestatu ditu mundu osoan saltzeko, eta horretarako 200 milioi dolarreko (156 milioi euroko) inbertsioa egin du publizitatean.
Wii-ak Internetera konektatu ahal izateko sistema inalambrikoa dakar, honekin jokoak berritu, albisteak ikusi, eguraldiaren aurreikuspena ikusi, argazkiak manipulatu eta jokatzeko pertsonaiak erosi edo diseinatu daitezke. 512 megabitseko flash barne memoria eta bi USB portu ditu. SD memoriarentzako portuak flash barne memoria handitzeko aukera ematen du. Nintendoren iritziz Espainian duen fakturazioa urte honetan %60a haziko da, 200 milioi euro, bere erosleen adina 26 urteetatik gora hedatzean.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: