Jada entzuna eta agian ikusita ere dugu PSOEK aste honetan argitaratu izan duen bideoa "La otra tregua" deitutakoa, PPk 1998an ETAren tregua gestionatu zuen moduari buruzkoa. Baina ez da hau partidu politikoek egin izan duten bideo bakarra, jada 1996an PSOEk ere, elekzioetarako propaganda egiteko bideo bat egin zuen, non oso polemikoa ezan zen Francisco Alvarez Cascos eta bere irudiaren jarraian zaunka agertzen zen dobermana. Konparaketa egiten zuela argudiatu zuen PPk.

Urteak pasata, Jose María Aznarren FAES fundazioak, beste bideo bat emititu zuen. Honetan martxoaren 11ko atentatuak agertzen ziren eta PSOEren "aprobetxamendu politikoa" irudikatzen da. CiUk, bere aldetik, "ConfidencialCat" bideoa egin zuen tripartitoak agintean zeramatzan hiru urteak salatzeko.

Eta azken hilabete honetan, PPk bideo bat egin du gaur eguneko biolentziari buruz, baina onartu dute, bideoan agertzen diren zenbait irudi, haien aurreko legislaturakoak direla. eta azkenik, PSOEk orain egindako bideoa.

ikusi dezakegunez, gero eta gehiago erabiltzen dute partidu politikoek bideoen sistema, besteek egiten dutena salatzeko.

Informazio gehiagorako klikatu hemen
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: