
DVD erreproduzitzaileen fabrikatzaile nagusiak 2008an hauek produzitzera utziko diote Txinan. Hauen ordez, herrialde horretan garatutako teknologia berri bat ezarriko dute: EVD-a.(Disco Versatil Aumentado; Enhanced Versatile Disc). EVD erreproduktore hauek irudien kalitate handiago bat eskaintzen dute eta disko bakar batean informazioa gehiago gordetzeko ahalmena du, 30GB kapazitatea du.
Teknologia hau 1999 hasi zen garatzen Txinako Informazioarako Industri ministerioak eskatuta. Bere garapena DVD fabrikatzaileek ordaindu behar zituzten patente-tasa altuengatik bultzatu zen, prezio altu hauek soberakin ekonomiko gutxi usten zuten eta hainbat enpresa desagertu ziren. Ondorioz, enpresa txinatarrek eremu honetan zuten nagusitasuna galdu zuten. EVDak DVD sistemari konpetentzia egiteko sortu zen eta galdutako nagusitasuna berreskuratzeko bidea da.
Hurrengo asteetan EVD erreproduktore modelo batzuk aterako dituzte salgai. EVD erreproduktore bakoitzak 87,5 Dolarreko prezioan kaleratuko dira, 66 euro gutxi gorabehera. EVD erreproduktoreak fabrikatzen dituzten enpresa guztiak txinatarrak dira.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina