
Internautas Televisión, Internet erabiltzaileen elkarteak sortutako sare bidezko telebistak gaur hasi ditu bere lehenengo emisio saioak.
www.internautas.tv webgunean kokatuta, bitartekari honek " sarbidezkoa, eskuragarria, unibertsala eta kalitatezkoa" izan nahi du erabiltzailea protagonista izan dadin.
Elkarteak idatzi baten jakitera eman duenez, lehenengo fasean, telebistak astelehenetik ostiralera bost eta hamar minutuko informatibo bat aurkeztuko du. Espazioan "komunitate internauta" delako horri interesatzen zaizkion berriak jorratuko dira, hala nola, Sareko seguritatea, tarifak, Internteko sarbide ofertak, zerbitzuen kalitatea, zibereskubideak, agenda edo aplikazioak.
Honekin batera, Internet erabiltzaileek Telebistan emititutako bideoak bere webgunetik jeisteko posibilitatea eskeintzen du eta hau MPEG, Windows Media Vídeo, IPod, Psp, eta mugikorraren bitartez ikusi al izango da. Internauten asoziazioaren arabera, ikusentzunezko edukinak Creative Commons lizentzia dauka eta musika Copylefta da, SGAEtik libre gelditzen delarik.
*Oharra: Argazkia Teknopolis webguneko lotura honetatik gureganatua.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina