Blog-en fenomenoa oso berria den arren, ikusterraza da denbora gutxian izan duten bultzada nahiz hedapena, eta benetan harrigarria da hauek gizartean izan dezaketen eragina. Izan ere, orain dela gutxi Ipsos eta Hotwire enpresek egin duten ikerketa baten arabera, blog-ek gugan duten eragina modu etengabean ari da hasten. Ikerketa hau Europako bost estatu ezberdinetan gauzatu da (Britainia Handian, Alemanian, Frantzian, Italian eta Espainian) eta itaunduak izan diren 300 milioi pertsonetatik 39 milioik esan dutenez, produktu edo enpresa baten gainean zuten iritzia aldatuta ikusi da blog-etako post edo kritikak irakurri ostean. Honek esan nahi du, jendea gero eta gehiago fidatzen dela interneten publikatzen diren informazioetaz eta ondorioz, informazio-iturri garrantzitsu bat ari dela bihurtzen blogosfera. Beraz, ondo pentsatu zer idazten duzuen edonoren iritzian erabakigarria izan baitaiteke!
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: