Euskaldunak zinean
"La noche de"k zineman euskaldunak nola karakterizatu izan gaituzten aztertu zuen. Horra emaitza.
"La noche de"k zineman euskaldunak nola karakterizatu izan gaituzten aztertu zuen. Horra emaitza.
Berriemaile
Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.
Egizu iruzkina:
2 comments:
Ai ama! Lotsagarria eta, bide batez, onartezina. Benetan ezjakintasuna oso arriskutsua dela. Guk ez dugu jakingo geologo eta fisikari baten arteko ezberdintasuna, baina gidoilari hauek ez dakite ezta haizea nondik datorkien. Harrigarriena Mcgiver-en kontua: euskaldunok terrorista internazional bihurtuak, eta lehergailu atomikoa eraiki nahian ta guzti! Negargarria da, baina hobe dugu barre egin (noski, tipo kokolo hauen kulturgabetasunaz).
Iker.. ez duzu sekula antzerkiren batean parte hartu? Nire ikastetxean bakearen aldeko jaialdi bat ospatzen genuen urtero, eta oso esanguratsua zen bertatik lurruntzen zena, beste lurraldeetakoek estereotipoa oso garatua dute guretzat, eta berdin gertatzen zaie haiei guri buruzko estereotipoekin.
Estereotipoak hautsi behar ditugu eta horretarako erraminta ona da internet, baina guk ere estatubatuarrak nahi dugun moduan estereotipatzen ditugu eta ez dira biktimista jartzen.
Ez dizut arrazoirik kenduko, egia esan zurekin bat nator, gehitu dudana da hemen ere, gure kulturgabetasuna (batzuetan kulturgabekeria esango nuke) dela medio, erru negargarriak egiten ditugula.
Argitaratu iruzkina