
Abenduaren lehen igandea dugun honetan, Euskararen eguna ospatzen da -euskarak egun bakar batekin nahikoa balu bezala-. Nahiz eta denok dakigun, horrelako egunak norbere burua lasaitzeko baino ez direla erabiltzen.
Gaur, urtean zehar teleberrian nolabaiteko garrantzia eskaintzen dioten egun horietako bat ospatu dugu; beraz, nahikoa, urtean zehar libre nahiz bekatuetatik.
Horrelako egunak, faltsukeriaz beteriko egunak baino ez dira. Euskara bezalako hizkuntz batek, mendeetan zehar, zapaldua, alboratua, mespretxatua... izan den hizkuntza batek, urteko 365 egunak behar ditu.
Era guztietako laguntzak ondo etorriko zaizkio, bai, uka ezina da hori, baina ez al litzateke hobe, egunkarietako lehen orrialdeak (zerbait esatearren, normalean egunkariaren erdialdean, orrialde bikoitietan eta zutabe ez deus batetan agertzen baita) okuparazten duen laguntza (makillaje) bat baino, gure hizkuntza eguneratuko bagenu? Gure egin, herritarrona, gu baikara berau galtzekotan galduko dugunak eta aurrera irteten bada guri esker irtengo baita.
Nahikoa da hainbeste politikari sasi euskaldunez. Hain abertzaleak diren horiek (ezker, erdi zein eskuin) ahaztu al dute, zein den beraien aberria, nondik datorren beraien aberria? Bai ba! Euskaratik.
Eta askoz hobe lukete euskararen aldeko hitz antzuz ahoa bete gabe, aho bete duten hitz antzuak euskarazkoak balirateke.
Ondo dago euskarari urteko egun hotz eta euritsu bat eskaintzea, beti ere horrek balio izango badu gainontzeko 364 egunak epel eta eguzkitsuak izan daitezen.
Euskara, plazara, dantzara, geure herriaren geroa baikara...
Egizu iruzkina:
2 comments:
ta honek zer ikusi du teknologiarekin?
ta honek zer ikusi du teknologiarekin?
Argitaratu iruzkina