Blog-en fenomenoa oso berria den arren, ikusterraza da denbora gutxian zein bultzada eta hedapen izan duten, eta benetan harrigarria da hauek gizartean izan dezaketen eragina. Izan ere, duela gutxi Ipsos eta Hotwire enpresek egin duten ikerketa baten arabera, blog-ek gugan duten eragina modu ikusgarrian ari da hasten. Ikerketa hau Europako bost estatu ezberdinetan gauzatu da (Britania Handian, Alemanian, Frantzian, Espainian eta Italian) eta itaunduak izan diren 300 milioi pertsonetatik 39 milioik esan dutenez, produktu edo enpresa baten gainean zuten iritzia aldatuta ikusi da blog-etan irakurri dituzten post edo kritiken ondorioz. Beraz, ondo pentsatu beharko dugu zer idatzi, edonork irakur baitezake eta bere iritzian nahitaezko eragina izan dezakegu!

Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: