Azaroaren 25a Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izendatu berri dute. Beraz, azken asteetan hedabide orotan gaiaren inguruko albisteak ugariak izan dira. Egia da, tamalez urte osoan zehar ia egunero gaiarekin lotutako albiste lazgarriak entzun edota irakurtzera "ohitu" garela, baina egoerak, nire aburuz behintzat ez du hobera egin. Laguntzak eskaintzen zaizkie emakume erasotsuei, baina ez denei eta ezta behar luketen adina ere. Kasu askotan erasotzaileei jarritako zigorrek ezer gutxi balio izaten dute, gizonezko horiek jipoitzen jarraitu baitute. Iritzi publikoa kontzientziatzeko kanpaina mediatikoek ere, errealitateak erakusten digun bezala, ez dute deus lortu. Bitartean erasoek eta erailketek aurrera jarraitzen dute.

Argi geratu da, hitzek eta kanpaina publikoek ez dutela izan beharko luketenengan inolako eraginik. Gehien "maite" dutena eraso eta inolako sentsazio edo sentimendurik ez dutenak; "maite" dutena gaizki ikusi eta egindakoaz damutzen ez direnak, nori egingo diete kasu? Argi dago zigorrez gain, tratamendu psikologikoak beharrezkoak direla. Izan ere, nire ustez, pertsona biolentoak baino arazo psikologikoez betetako gisonezkoak dira. Bestalde, egia da, gauza guztiekin bezala orokortzea ez dela komeni, denetarik egongo baita, baina askok beraien buruarekin dute arazoa eta bakarrik geratzearen beldur dira eta bikotekideak banatzea proposatzean beraien irtenbidea erasotzea izaten da. Honen atzean uste dut gisonezkoek senean daramaten pentsaera inkoszientea egon daitekeela; txikitatik gisonezkoek arazoen aurrean elkar jotzen hasten dira (inolako konponbiderik ez dakarren arren) emakumezkoak, aldiz, elkarrizketaren bideari ekiten diogu, gauzak argitu edota eztabaidatzeko. Gaia serioa da eta ez naiz inor arrazoiak eta ondorioak zeintzuk diren esateko. Baina herritarra naizen aldetik, gure gizartean dauden arazoen inguruko kezka badaukat eta herritar askok bezala gauzak pixkanaka bada ere, aldatzeko garaia heldu dela iruditzen zait.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

Itxasne Zalbidea erabiltzaileak esan du...

gero eta nazioarteko egungehiago ditugu gure artean. Ondo deritzot emakumee erasoen aurkako egun bat egotea, baina azken finean zerbaitetarako balio du?
Ez dut uste nahikoa denik egun batean soilik plantak egitea; emakume erasotuaren eguna urteko 365 egunak izan behar lukete.
Egun batekin ez da ezer konpontzen, guztiok gehiago kontzientziatu beharko ginatekeela uste dut.