Denok ezagutzen dugu Euskaltel eta Orange konpainien artean bezeroak lortzeko duten lehia. Enpresa bakoitzak kanpainia ezberdinak bultzatu ditu ahalik eta erabiltzaile gehien lortzeko. Honen adibide daukagu Euskaltel enpresaren logoaren aldaketa edota Orangeren azken berrikuntza.

Orange enpresak Amaral talde espainolaren zuzeneko kontzertua sakelekoaren bitartez ikusteko aukera emango du. Kontzertu hau Madrilgo Teatro Nuevo Alcalan egingo da gaur bertan, eta Orangeren 3G telefonoa eskuratu duten guztiek hau ikusteko aukera paregabea izango dute.Honek, segapoto asko saltzeko aukera eman dio enpresa frantsezari eta Euskaltelen mehatxuaren aurrean estrategia izugarria dela esatera ausartuko nintzateke.

Oharra: irudia google images orrialdetik igotakoa da.


Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: