Munduko hirugarren telefono-mugikor enpresa handienak, Samsung Electronics-ek, 2007an 130 milioi ale salduko dituela adierazi du. Lee-ki tae telekomunikazio arloko zuzendariaren esanetan, "%10eko igoera bat espero dugu datorren urteko salmentetan". Horrela 2006ko bukaerarako iragarri duten 118 milioi mugikorreko salmenta nabarmenki gaindituko luke enpresa hego-korearrak, mundu mailako salmenta hazkunde tasaren gainetik kokatuz. Badirudi Nokia eta Motorolarekin leiha bortitzean dagoen Samsung bere tokia berreskuratzen ari dela merkatuan lehenengo seihilabete zail baten ondoren, izan ere denboraldi horretan zehar Motoral merkaturatu zuen RAZR mugikor berriak min handia egin baitzion.
Home
Unlabelled
Samsung-ek %10eko igoera aurrikusi du mugikorren salmentan 2007rako
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina