Reporteros sin fronterasekoek salatu dutenez, bideoak eskegitzeko aukera ematen duen YouTube famatuak eta New York Times egunkariko onlineko bertsioak iraneko sentzura gogorra jasotzen ari dira.

Egunkari iparamerikarrak ez du sekula gaurdainoko mugaketarik izan; askotan izan da blokeatua baina denboraldi labur baterako.
Beste alde batetik, Youtubera herrialde islamiarrak Interneteri dagokionez jasotzen duen zentsura erakusten duten hainbat bideo igo dituzte.
Wikipediaren bertsio ingelesari dagokionez,RSFkoen arabera, abenduaren 1etik 3ra blokeaturik egon zen.
Filtrazio neurri hauek, Iranek abiadura handiko nabigazioa debekatu zuenetik bi hilabetera heldu dira.
*Oharra: Argazkia ISFREEDOMetik.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina