Estatu Batuetako gobernuak mafiako kideei ikertzeko metodo berri bat onetsi du: hauen mugikorren mikrofonoak urrutitik konektatzea horrela beren elkarrizketak entzun ahal izateko. Eleberrietako gauza badirudi ere, martxan jarriko den sistema dela dirudi. Teknika berri honi "zulaketa ibiltaria" (roving bug) izena jarri zaio eta Estatu Batuetako Justizia Departamentuak bere erabilera baietsi du New Yorkeko krimen organizatuaren aurka egiteko.
Dirudienez, mugikorren operadoreek, jabearen ezagupenik gabe, mikrofonoa aktibatu dezakeen softwareko programa bat jarri dezakete edozein telefonoetan. Honek agerian uzten du mugikorren segurtasun falta. Hiru eratara eraso daiteke mugikor bat: telefonoa erabiltzen ari den bitartean elkarrizketak entzutea, telefonoa mikrofono bat bilakatzea elkarrizketak monitorizatuak izateko hau jarduerarik gabe dagoenean eta "klonazioa", hau da, zure telefono zenbakiaren erabilera.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

1 comments:

3DI erabiltzaileak esan du...

Teknologia garatzea beti da positiboa, baina hobe luke gai edo esparru beharrezkoagotan, aberasgarriagotan garatu...