Gutako asko, hainbeste iragarritako filmearen zain gaude. Oraindik pixka bat falta da gure pantailetara, Los Simpsom-en filmea iritsi dadin.Datorren urteko uztailean ikusiko baitu argia. Baina bere trailerra larunbat honetan ikusteko aukera izango dugu. Jada interneten eskegita egon arren; telebistako pantailan ikusteko, larunbat gauerarte itxaron beharko dugu.Gaueko albistegiaren ondoren, Antena 3, trailerra emitituko duen kate bakarra izango da. Trailerra emitituko duten lehenengoak izango dira, izan ere mundu osoan iganderarte ez dute ikusteko aukerarik izango.
Honekin batera, 17.denboraldiaren zati bat ere eskainiko digute. Denboraldi berria datorren abenduaren 16an argitara aterako da.
Baina larunbaterarte itxaron ezin duzuenontzat, hor doakizue trailerra.Gainera Simpsom familiataz zenbat dakizuen jakiteko, egin ezazue test hau.
bideoa youtubetik gureganatua.
argazkia profile.myspace.com webgunetik gureganatua


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina