Intervida fundazioak haur behartsuei laguntzeko mezua internet bidez hedatzeko nahia erakutsi du. Horrela, azaroaren 10ean hasi zen Hirugarren Maraton-onlineari jarraipena eman nahi zaio, zeinetan 2000 apadrinamendu baino gehiago lortu ziren. Fundazioaren ekimen online guztiek harrera ona izan dutenez gero, azken hau ere internet bidez zabaltzea erabaki dute.Intervidaren ustez kontzientzia hartu behar dugu internetak eta honek eskaini ditzakeen tresnek hartzen ari diren garrantziaz. Horregatik, oso baliagarria da, egileak nahi duen gaia plazaratzeaz gain iritziak ere jartzen dituelako eta proiektu solidarioetan parte har dezaten anima ditzakeelako irakurleak.
Eskari hau fundazioaren orrialde web-aren bitartez eta I-News boletin elektronikoari esker ari da aurrera eramaten. Bertan, kolaboratzaileei bidaltzen zaizkie elkartearen berrikuntzen eta proiektuen garapenen berri.
Informazioa EuropaPress agentziari esker eskuratua eta argazkia Intervidari esker.


Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina