Pasadan astean Gure Irratiaren sutearen inguruan hitz egin bazen ere berri onak datoz oraingoan. Bihartik aurrera Ustaritzen egoitza duen irratiak programazio berriarekin emititzen hasiko da. Honek ez du esan nahi Gure Irratia lehengo egoerara bueltatu denik, orain dela egun gutxi ordenagailu eta material berria erostea lortu dute. Hala ere, fitxategi eta dokumentazio asko galdu dute eta Ustaritzeko egoitza guztiz kiskalita jarraitzen duenez aldagela bat dirudien tokian ari dira lanean.

Durangoko azokako bost egunetan diru laguntza lortzen saiatu ziren eta harrigarria badirudi ere, jendearen laguntzari esker 16.000 euro inguru batu zituzten. Euskaldunen borondateaz aparte, Max Brisson EEPko lehendakariak 30.000 euroko diru laguntza emango diela adierazi du.

Informazio gehiagorako egizu klik hemen.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: