Walmor Correa txikia zenean orduak pasatzen zituen animaliak begiratzen eta hauek eraldatuz joaten zirela imaginatuz. Orain, 49 urterekin, taxidermiara eta disekzioetara zalea den margolari brasiliarrak bere alegiazko animaliak arte galeri famatuenetan egotea lortu du. Criptozoologia deituriko bere azken erakusketan animali imaginarioen anatomia dago ikusgai. Maine-ko Bates Collegean dago erakusketa eta sorkuntzarik arrakastatsuenetariko bat Ondina izan da, sirenaren antzekoa. Bere obra guztietan bezala mutanteen barne organoak erakusten ditu marrazkiak eginez eta, nahiz eta errealak ez diren, biologia eta anatomiari buruz dakiena erakusten du. 

Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina