Hemen duzue ikusgai David Lynch zuzendariaren filme berriaren trailerra. Filmeak "Inland Empire" du izena eta Laura Dern aktoresa dugu protagonista nagusia. Berarekin Jeremi Irons eta Justin Theroux aktoreak ere ikusi ahal izango ditugu. Digitalean filmatu du Lynchek proiektu berri hau eta, ikus daitekeen bezala, oso filme arraroa izango da. Baina, noski, David Lynchen filme batek bestelako publizitatea behar du (trailerratik at). Modu honetan, duela aste batzuk, Los Angeleseko kale batean honako agerraldia egin zuen zuzendariak: Laura Dern aktoresaren poster handi batekin eta benetazko behi batekin kokatu egin zen ibilgune batean. Jendea berehala hurbildu zitzaion. Agerraldi honen eslogana huxe izan zen (oso kuriosoa): "Without cheese there wouldn´t be an Inland Empire". Oraindik ez dago filmearen estreinaldiaren data finkorik eta momentuz, trailer honekin konformatu beharko gara. Filmeari buruz ere ezer gutxi dakigu, soilik Lynchek argitu duena: "A woman in trouble".

Egizu iruzkina:
0 comments:
Argitaratu iruzkina