Nazio Batuen Erakundeak sustaturiko ikerketa batek argitara ekarri ditu mundu osoko web-orrialde askok dauzkaten hutsuneak, izan ere ez baitaude fisikoki gutxituak diren pertsonen erabilerarako egokiturik. Nomensa teknologi konpainia britainiarrak osaturiko informean 20 herrialde ezberdinetako 100 orrialde ezagun aztertu dira, eta gehienek ez dituzte gutxituentzako erabilgarritasun neurri minimoak errespetatzen.
"Argi dago oraindik ere zenbait traba gainditu beharrean garela", adierazi zuen Nomensako kide den Leonie Watson itsuak. Toki askotan aurrerapauso txikiak ematen ari diren arren, hobekuntzaren bidean jarraitzeko beharra gaineratu nahi izan zuen arratoi bat erabiltzeko edota pantaila ongi ikusteko zailtasunak dauzkaten pertsonen normalkuntzari begira.
Arazo ohikoenen artean JavaScript lengoaiaren nahiz testurik gabeko grafiken erabilera daude: JavaScriptari dagokionez, beharrezko softwarea ez edukitzeak informazio garrantzitsu ugarira iritsi ahal izatea eragozten dio interneteko erabiltzaileen %10ari. Bestalde, irudi zein grafiken deskribapen testualak pantailako informazioa 'ikustea' ahalbidetzen die erabiltzaile itsuei testua hizketa elektroniko bilakatzen duen software bati esker.
Axact

Berriemaile

Berriemaile deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Berriemaile Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: